Birziklatu

Ba al zenekien?

Ba al zenekien Europan eta AEBtan jaten dugunaren bikoitza erosten dugula edo beste modu batera esanda, kontsumitzen dugunaren erdia botatzen dugula zakarretara?

Europako saltoki handi batek 500-600 tona jaki botatzen ditu urtero eta eskoletan zerbitzatzen den jakien %24-35ak zakarrontzian amaitzen du. Etxean ere janari asko baztertzen omen dugu kontsumitzaileok, nahiz eta kontziente ez izan: herritar europarrak uste du %4 inguru botatzen duela, baina egiaz ia-ia %20 da. EBn urtean 90 milioi tona elikagai doaz zaborretara, hots, herritar bakoitzak urtean 179 kilo produktu jangarri eta osasuntsu mespretxatzen ditu (kilo erdia egunero).

« atzera