Birziklatu

Ba al zenekien?

Ba al zenekien Orendainen bi txerrien laguntza dutela hondakin organikoak kudeatzeko?

Birziklatze sistema berria ezarri dutenetik, Orendainen zaborraren %93a birziklatzen dute. Sistema berri honetan bi txerri dira protagonistak: Ttip eta Ttup. Herriko birziklapen prozesuaren zati osagarria dira. Nahiz eta herritarrek etxeetan konpostagailuak dituzten, organikoen larrialdi gune modura erabiltzen dute. Emaitzak ikusita, beste herrietan jakin-mina piztu da eta askok jo dute informazio eske.

« atzera